Biotz Fradua
Bilbon jaioa,1968.eko maiatzaren 25ean.
Lau urtegaz kitarrea ikasten hasi zan eta bost urtegaz Bermeoko Jose Done Ikastetxeko Tunako partaide egin zan.
Bederatzi urtegaz soinua ikasten hasi zan. Ordutik eta hona, tresna bi honeekaz darrai.
Hamasei urtegaz musikako ikasketak aurrera eroatea otu jakon, pianoko irakaslearen tituloa Bilboko J.C.A. Kontserbatorioan lortuz, eta Musikako Goi Mailako tituloa Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan eskuratuz.
Batera, Bermeoko Abesbatzan sartu zan, soprano bezala baita pianojole legez. Aktibitate honeekaz batera, Bermeoko Prantzisko Deuna Eleizan organojole lana betetzen dau, oraindik lan honetan jarraituz.
Hogeitabi urtegaz Bermeoko Abesbatzaren zuzendari-titularra izendatzen dabe, kargu horretan 1997.eko martxora arte iraun ebalarik.
Bere ikas zaletasunagaz jarraituz, Bermeoko J.A.E. Musika Eskolan klarinetea ikasi eban Oscar García irakasleagaz, “Bermeotarrak” Fanfarreako kidea ere dalarik.
Bere ikasketak sakontzen dauz:
Alberto Blancafortegaz zuzendaritza; kantua Maria Folcogaz eta aintzinako musika Daniel Carranzagaz.
1990. urtetik hona Bermeoko Eleizalde tar Luis ikastolan musikako irakasle lana betetzen dau, haurren korua zuzenduz.
1994. urtean, eta bere aizpa Julene Fraduagaz batera, Izaro Abesbatza sortu eban, hasieratik honetako zuzendaria dalarik.
Gaur egun, bere musika ezagutzak hedatzen darrai, ikastaro ezbardinak eginez.