IZARO ABESBATZA 1994.eko azaroan sortu zen, Julene eta Biotz Fradua Agirre aizpen ekimenez. Lehen momentuan ahots zurien talde gisa sortu zen, baina 1995. urtetik aurrera bere lan gehiena ahots nahasien koral bezala izan da. Hala ere, 2022tik aurrera ahots zurien
formazioa izatera itzuli da.
Bere errepertorian genero desberdinak aurki daitezke: polifonia, folklorea, pop, rock,...
Hainbat ekitalditan hartu du parte, bai Euskalerrian zein Euskalerritik kanpora ere: Versalles, Lanzarote, Katalunia, Costa Fascinosa itsasontzia,...
Aipatzekoak ere hurrengoekin eskeinitako emanaldiak:
Biotz Alai, Bilboko Koral Elkartea, Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin, Benantzi Bilbao,
Juan Carlos Irizar, Alex Sardui,...
2009 urtean ETB1-ek antolatutako "Oh Happy Day" abesbatz lehiaketa telesailean parte hartu eta finalera heldu zen, hirugarren postua eskuratuz eta "Ikusleen saria" irabaziz.
Hainbat urtetan, "Bermistoria"ko Erdi-Aro azokan hartu dau parte, erdi-aroko abestiekaz eta doinuekaz kaleetako giroa alaituz.
Ezin dugu ahaztu, urtero Asisko Prantzisko Eleizan burutzen duen Gabon Kontzertua ere, urtetik urtera barrikuntza ugari agertuz.